BIDEOA: Karakateko protesta-martxa

Barren.eus 2022ko mai. 10a, 14:06

Domekan Karakatera egin zuten protesta-martxa bideoan jaso dute Elgoibarko Karakate Bizirik taldekoek.

Elgoibarko eta Soraluzeko Karakate Bizirik plataformak antolatuta, Karakatera mendi martxa egin zuten domeka goizean. Mendigainean batu ziren Elgoibartik zein Soraluzetik irten ziren 200 bat lagun, bertan eraiki asmo duten zentral eolikoaren kontra protesta egiteko. "Guretzako Muskurutsu eta Karakate ingurunea garrantzitsua da naturgune bezala, ondare kultural bezala, eta baita arnasgune eta aisialdi gune bezala ere, eta horregatik batu gara Elgoibarko eta Soraluzeko herritarrak, Karakate dagoenetan maite dugulako", aldarrikatu zuten.

Elgoibarko Karakate Bizirik taldekoek bideo batean jaso dute, parte hartu zuten lagunen laguntzarekin, domekako ekimena.