Odol ateratzeak egingo dituzte ostiralean, jubilatuen lokalean

Barren.eus 2022ko mai. 10a, 11:59

Elgoibarko Odol Emaileen Elkartetik jakinarazi dute bariku honetan, maiatzaren 13an, egingo dituztela odol ateratzeak Elgoibarren, jubilatuen lokalean, King-kong eraikinean.

16:30etik 20:10ak bitartean arituko dira osasun arloko profesionalak lanean, baina antolakuntza lanak errazteko aurrez izena emateko eskatu dute elkartetik. Ordua eskatzeko 623 328 408 telefono zenbakira deitu behar da, eguaztenetik aurrera, (15:00etatik 20:00etara), edota bestela whatsappa idatzi.