Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 05 10 emakumeak zientzianZientzian dauden estereotipoei buruzko mahai-inguruan batuko dira Leire Garate, Ane Garmendia eta Nagore Ruiz de Escudero ingeniari elgoibartarrak, maiatzaren 19an.

Elgoibarko 2022ko Zientzia Azoka antolatu du Elgoibarko Udalak maiatzaren 19rako, martitzena, kultura zientifikoa gizarteratzeko helburuarekin. Azokaren barruan, Emakume Zientzialarien Topaketa egingo dute Lila emakumeen etxean, Udaleko Sustapen Ekonomikoko eta Berdintasun sailek antolatuta. Mahai-inguru bat izango da topaketa horren muina. Zientziaren alorrean lan egiten duten hiru emakume elgoibartarrek zientzian dauden estereotipoei buruz berba egingo dute. "Estereotipo horiek nola apurtu, zientzia alorrean emakumeek dituzten zailtasunen berri eman eta emakume elgoibartarren esperientzia ezagutzeko aukera emango digute", azaldu dute antolatzaileek. Mahainguruaren moderatzailea Ana Galarraga izango da, Elhuyarreko zientzia komunikatzailea. Eta hizlariak, berriz, honakoak:

  • Leire Garate. Industria diseinuko eta produktu garapeneko ingeniaria.
  • Ane Garmendia. Industria antolakuntzan ingeniaria
  • Nagore Ruiz de Escudero. Telekomunikazio ingeniaria, telematikan espezializatua.


 • Izena emateko
Mahai-ingurua 18:00etan hasiko da, eta bi ordukoa izango da. Ekimen honetan parte hartzeko izena eman behar da aurrez, maiatzaren 17an baino lehenago, link honetan: https://labur.eus/ezt. Plaza mugatuak dira, 40 lagunentzako tokia egongo da.
Mahai-ingurua bukatu ondoren bere "klownkonklusioen" berri emango du Beatriz Egizabalek, "era ludiko batean eta umorez jantzita". Mokadu txiki bat janez amaituko dute saioa.

2022 05 10 zientzia mahai ingurua elgoibar kartela

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza