Ikastolako komunetan egindako kalteak gaitzetsi dituzte Mendaroko Udalak eta Arno Guraso Elkarteak

Barren.eus 2022ko api. 28a, 13:31

Ikastolako komunetan eragindako kalteak eta pintaketak salatu dituzte Mendaroko Udalak eta Arno Guraso Elkarteak.

Instalakuntzak pintadaz beteta agertu direla jakinarazi dute eta sarrerako atea, apurtuta.

"Honelako ekintzek mendaroar guztiei egiten diete kalte. Errespetatu eta zaindu dezagun Mendaro", zabaldu du Mendaroko Udalak prentsa ohar bidez eta errespetuz eta gizalegez jokatzeko eskatu du. Guraso Elkartetik bat egin dute Udalak zabaldutako oharrarekin.

2022 04 28 pintadak komunak mendaro 1

2022 04 28 pintadak komunak mendaro 2

2022 04 28 pintadak komunak mendaro 3

∞Lotura duten albisteak: