'Residencias SA' liburua aurkeztuko du Elgoibarren Ahoztar Zelaieta kazetariak

Barren.eus 2022ko api. 27a, 09:56

Zaharren egoitzei buruzko 'Residencias SA: El negocio de los cuidados en Euskal Herria' izeneko liburua kaleratu du Ahoztar Zelaieta Zamakona kazetari eta idazleak, eta liburua aurkeztera etorriko da bihar, hilak 28, Elgoibarrera.

Ahoztar Zelaietak (Bilbo, 1972) Elgoibarko Duintasunak eta Elgoibarko Pentsiodunen Mugimenduak antolatutako hitzaldian emango ditu 'Residencias SA' (Txalaparta) liburuari buruzko argibideak eta nondik norakoak. Zelaietak zaharren egoitzak izan ditu hizpide liburu horretan, besteak beste, erresidentzien pribatizazioak eragindakoak azaltzen ditu, eta fikziozko pertsonaien bitartez egoitza bateko egunerokotasunera gidatzen du irakurlea.

Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango da hitzaldia, apirilaren 28an, 19:00etan, eta edonork izango du hara joateko aukera.