Elikadura-nahasmenduei eta lodifobiari buruzko tailerra emango du Andrea Osoro psikologo elgoibartarrak

Barren.eus 2022ko api. 27a, 09:39

'Elikadura nahasmenduak eta lodifobia' izenburuko tailerra gidatuko du Andrea Osoro Saez psikologo eta nutrizioan adituak bariku honetan, apirilaren 29an, Elgoibarren, Lilan.

Lodifobiak autoestimuan, norbere irudian eta elikadura jokabidean duen eraginaz jardungo da Andrea Osoro. Tailer tekniko-praktikoa izango da, gaztelaniaz. Ez da izenik eman behar. Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Emakumeen Etxeak antolatu dute hitzaldia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Tailerra 18:00etan hasiko da, Lilan (San Frantzisko Kalea, 21).

Nutrizioan eta elikadura-nahasmendu gaietan aditua da Andrea Osoro psikologo elgoibartarra. Sevillan bizi da eta han du kontsulta (ikus webgunean)