Lesboserako janari bilketa solidarioa egingo dute datorren astean Debabarrenean, eta Elgoibarrek Pedrosillano garbantzua batu beharko du

Barren.eus 2022ko api. 21a, 09:47

Zaporeak gobernuz kanpoko erakundeak sustatuta, Lesboseko errefuxiatuentzako janari bilketa solidarioa egingo dute datorren astean Debabarrenean, eta Elgoibarri Pedrosillano motako garbantzuak biltzea egokitu zaio. Merkatu plazan eta ikastetxeetan jarriko dituzte produktuak batzeko guneak. 

 

 Zaporeak Gobernuz kanpoko erakundeakren ekimenez, janari bilketa solidarioa egingo dute apirilaren 25etik 29ra Debabarreneko hainbat herritan, eta Elgoibarko Udalak ere bat egin du ekimen honekin. Herri bakoitzak produktu zehatz bat bildu beharko du, eta Elgoibarri Pedrosillano motako txitxirioak batzea egokitu zaio. Bilketa-gunea Merkatu Plazan jarriko dute, baina ikastetxeei eta enpresei ere dei egin diete kanpaina honetan parte hartzera. Iazko kanpainan 2.000 kilotik gora garbantzu batu zituzten Elgoibarren, eta aurtengo helburua iazko kopurua gainditzea da. 

2021 04 20 eibar zaporeak bildutakoa lesbos errefuxiatuak jabi leon

• Erronka solidarioa
Debabarreneko herri guztiek hartuko dute partejanari bilketa honetan, eta herri bakoitzak produktu jakin bat bildu beharko du: Esan bezala, Elgoibarrek Pedrosillano garbantzua, Eibarrek Pardina lentejak, Ermuak eta Debak ale biribileko arroza eta Mallabiak eta Soraluzek hodi biribileko makarroiak. Herri bakoitzak ahalik eta elikagai kilo gehien lortzea da helburua, Lesbosera bidaltzeko. Arduradunek zehaztu dute oso garrantzitsua dela eskatzen den motako elikagaia ematea, gero dena batera sukaldatu ahal izateko.

Elikagaiak biltzeaz gain, tupper solidarioa ekimena egingo dute Eibarren, apirilaren 30ean. Dilistak bakailaoarekin eta arroza oilasko lumagorriarekin sartuko dituzte tupperrean eta fruta pieza bat ere salduko dituzte 5 euroan. Eibarko Errebal plazan izango da, hilaren 17an, 14:00etatik 15:00etara.

Era berean, kontu korronte bat ere jarri dute herritarren eskura, nahi duenak diru ekarpenak egin ditzan: ES53 2100 2724 81 0100663988