Barruetan maskara erabiltzeko derrigortasuna bertan behera laga du Espainiako Gobernuak

Barren.eus 2022ko api. 19a, 16:16
2020ko maiatzean ezarri zuten lehenengoz maskara erabiltzeko derrigortasuna. Isabel Rodriguez Espainiako Gobernuko bozeramaileak esan du txertaketa kanpainek izan duten eragin onari esker hartu dutela maskararen derrigortasuna kentzeko erabakia. 12 urtez gorako herritarren %92k txertoaren jarraibide osoa dutela zehaztu du Carolina Darias Osasun ministroak, eta gaixoek gero eta sintomago arinagoak izaten dituztela. Salbuespenak badaude, hala ere. Osasun zentroetan derrigorrezkoa izango da maskara janztea esaterako, eta horren barruan sartzen dira: ospitaleak, anbulatorioak eta gainerako osasun zentroak, transfusio zentroak eta botikak. Maskara erabiltzea derrigorra izango da zentro soziosanitarioetan ere, adinekoen egoitzetan-eta. Batzuetan zein besteetan langileek eta kanpotik doazen bisitariek jantzi beharko dute. Era berean, garraio publikoan ere erabiltzen jarraitu beharko dugu, baina geltokietan ez da jantzi beharrik izango. 
 
Hortik kanpoko lekuetan ez da obligazioa izango maskara erabiltzea. Lan munduan, baina, enpresetako lan osasuneko prebentzio arduradunek hartuko dituzte neurriak. Dekretuaren arabera, eskoletan ere ez da erabili beharko, baina ikusi beharko da Hezkuntza Sailak zer esaten duten. Astelehenerako eman behar dituzte irizpideak, orduan itzuliko direlako haur gehienak eskolara.