Aipaturiko helburuez gainera, azpimarratu dute eredu energetiko alternatiboen lanketa ere egin nahi dutela. Taldean parte hartzeko ateak irekita dituztela azaldu dute, "interesa duten elgoibartar guztientzat", eta bertan ekarpena egitera animatu nahi dituzte herritarrak. Ostegunetan 19:00etan egiten dituzte bilerak, Morkaiko mendizale elkartearen lokalean, Errosario kalean. Asteon, hortaz, apirilaren 7an egingo dute bilera. Hurrengo astekoa, baina, ostegunetik martitzenera (apirilak 12) aurreratu dute, Aste Santua dela-eta.
Batzarretara hurbiltzerik ez, baina bestelako ekarpenak egiteko edo edozein eratan laguntzeko prest egonez gero, edo zalantzarik izanez gero, Morkaikoren helbide elktronikora (morkaiko@morkaiko.eus) mezu bat idazteko aukera ere badagoela zehaztu dute. "Duela bi hamarkada antzeko proiektu bat geratzea lortu zuen herritarren mobilizazioak. Oraingoan ere mehatxua hor dago, denon ekarpena beharrezkoa izango da aurrera egin ez dezan", adierazi dute.
∞Lotura duten albisteak:
- Elgoibar ere "ukitzen" du Karakaten ipini nahi duten parke eolikoak Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratutakoaren arabera (2022-03-04)
- Morkaikok lantalde bat sortu nahi du Karakaten haize errotak ipintzeko egitasmoari erantzuteko (2022-02-22)
- Karakaten bi haize errota ipintzeko egitasmoa aurkeztu du Capital Energy enpresak (2022-02-22)