Dislexiari buruzko hitzaldia hilaren 31n

Barren.eus 2022ko mar. 25a, 10:04

Dislexiari buruzko hitzaldia antolatu du Dislegik, Gipuzkoako Dislexia Elkarteak Debabarreneko delegazioarekin.

Dislexia zer den azaltzeaz gain, zer egin daitekeen azalduko dute. Aita Agirreko areto nagusian izango da martxoaren 31n, eguena, 18:00etatik 20:00etara. Edukiera mugatu izango da,  eta sarrera doakoa. Antolatzaileek eskatu dute Covid egoerako neurriak betetzeko.