Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 03 24 zuhaitz eguna elgoibar ikastolakuak2Joan den astelehenean Herri Eskolako ikasleek hasitako lana bukatu zuten atzo Elgoibar Ikastolakoek, Kalamua mendian bertako zuhaitz landareak landatuta.

Guztira 130 neska-mutilek hartu dute parte Elgoibarko Udalak antolatu duen Zuhaitzaren Astean. Herri Eskolako 50 ikasle aritu ziren landaketa lanetan, joan den astelehenean, eta atzo Ikastolako 77 ikaslek landatu zituzten zuhaitz landareak. Askotariko bertako espezieak landatu dituzte: pagoak, haritzak, urkiak, zumarrak, e.a. Guztira 200 zuhaitz.

Ekimen honen helburua landa ingurunea bizirik mantendu eta indartzea eta herriko haurrei ingurumenarekiko "kontzientzia eta sentsibilitatea" txikitatik piztu eta irakastea dela jakitera eman dute.

2022 03 24 zuhaitz eguna elgoibar bis ikastolakuak b1

2022 03 24 zuhaitz eguna elgoibar bis ikas

2022 03 24 zuhaitz eguna elgoibar bis ikastolakuak amaieran

2022 03 24 zuhaitz eguna elgoibar bis oro

∞Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza