'Covid-19a eta sen ona' hitzaldia, Maalako parkean

Barren.eus 2022ko mar. 17a, 10:12

Iratzargailua taldeak antolatuta, Covid-19aren beste ikuspegi bat lantzeko hitzaldia antolatu dute zapaturako: ‘Covid-19a eta sen ona’ izango da hitzaldiaren izenburua, eta bereziki umeen txertaketari buruz jardungo dute.

Horrez gain, maskararen erabilerak umeengan duen eraginaz ere hitz egingo dute. Jon Ander Etxebarria Euskadiko Biologia Kolegioko dekano ohia eta Joseba Argintxona psikologia eta filosofia irakaslea izango dira hizlariak. Maalako parkean izango da saioa, martxoaren 19an, 12:00etatik aurrera. Hitzaldiaren ostean, galderak egiteko aukera zabalduko dute.

∞Lotura duten albisteak: