Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 03 11 bullyng treba gurasoakBullying egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola sortu hitzaldia antolatu dute TREBA Gurasoak ekimenak eta Udalak, haur eta nerabeen gurasoentzako.

Hitzaldiko trebatzailea Izaskun Lopez de Torre izango da, eta besteak beste, seme-alabentzako ingurune seguru eta babesleak sortzen laguntzea, eta egon daitezkeen arrisku-egoerak detektatzen eta identifikatzen ikastea izango da saioaren helburua, hala nola jazarpen- edo bullying-egoerak. Era berean, Bestalde, haur eta nerabeen hezkuntzan familiak duen babesle-funtzioaren garrantzia sustatu eta jazarpen-egoerak antzeman eta identifikatzeko ezagutzak eta oinarrizko informazioa ere emango dituzte.

Martxoaren 17an izango da hitzaldia, 17:30ean, Aita Agirre Kulturguneko areto nagusian, euskaraz.
Martxoaren 13a baino lehen eman behar da izena, hemen: https://labur.eus/buillyng

2022 03 11 treba gurasoak elgoibar Bullying kartela

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza