Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 03 11 Kartel moreak sarreretan3Elgoibarko hiru sarreratan panelak ipini ditu Udalak indarkeria matxistaren eta LGTBIfobikoen aurka indarkeria desagerrarazten saiatzeko eta gizartean berdintasunezko eredu bat ezartzeko informazioa emateko helburuarekin.

Lilako, Elgoibarko Emakumeen Etxeko, mahaitik abiatuta ekimen bat burutu dute Elgoibarren. Elgoibarrek ez ditu eraso matxistak onartzen eta hori adieraziz herriko sarreretan hiru panel more ipini ditu Udalak Elgoibarrek ez du indarkeria matxista eta LGTBIfobikorik onartzen leloarekin.

Helburua indarkeria matxista mota guztiekin eta, bereziki, emakumeen aurkako indarkeriaren eta LGTBIfobikoaren aurkako indarkeriarekin amaitzeko premiari buruzko kontzientziazio soziala eta herritarra sustatzea da. Izan ere, "azken urteotan gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko lege, gizarte eta kultura arloetan aurrerapausoak eman diren arren, oraindik bide luzea dago egiteko berdintasun erreala, eraginkorra eta erabatekoa lortzeko. Beraz, beharrezkoa da hezkuntza eta informazio lana egitea, desagerrarazten saiatzeko eta gizartean berdintasunezko eredu bat ezartzeko". Adierazi dute Udaletik panelak jarri dituztela jakinarazi duenean.

2022 03 11 Kartel moreak sarreretan2

2022 03 11 Kartel moreak sarreretan1

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza