Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 03 08 elkartuta infinituraino elgoibar martxoak8 barrenGaur goizeko manifestazioan moduan, martxoaren 8ko arratsaldeko mobilizazioetan ere ehunka herritar irten dira kaleak eta plazak borroka feministaz betetzera.

Mendaron berdintasunaren aldeko martxa egin dute Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldeak antolatuta. 19:00etan irten dira Martzela Osoro plazatik, eta Maite Maiora kirolgunera bitartean egingo dute aldarrikapen martxa. 'M8 egunero da. Berdintasuna helburu' leloa idatzita zuen pankartaren atzetik egin dute martxa mendaroarrek.

Elgoibarko ekitaldia 19:30ean hasi da Kalegoen plazan. Uluka taldearen batuka doinuekin hasi dute ekitaldia. Ondoren hainbat eragiletako ordezkariek euren aldarrikapenen eta hausnareten berri eman dute mikrofonoa eskuan hartuta. Haizea emakume taldeko, Herri Eskolako, EHBilduko, Narrutsik taldeko, Lila Elgoibarko Emakumearen Etxeko eta Uluka batukako kideek hartu dute hitza, txandan txandan. Horren ostean, 'Elkartuta, infinituraino' ekimena egin dute. Hasiera batean, emakumeen argaziekin osatu nahi zuten mural erradoi bat, baina horren ordez plazan bildutako lagunekin osatu dute infinituaren ikurra. Gero, San Bartolome kalean behera hasi dute manifestazioa eta Maalan buelta eman eta gero berriro plazan amaitu dute, Ulukaren azken saioarekin.

Ikastetxetxeetan ere ospatu dute Emakumeen Nazioarteko Eguna. Egin dituzten ekintzekin honako bideoa osatu dute Elgoibarko Herri Eskolan. "Emakumearen ahalduntzearekin aurrera egin elkarrekin" izan dute aurtengo leloa. Elgoibar Ikastolan ere igarri da gaurko eguna. Martxoak 8ak ekarri dituen hainbat ekintzen artean, ikastolako goiko balkoia morez janztea izan da aipagarrienetako bat. IMHn ere ospatu dute, euren jardunean berdintasunean eredu izatea baita ikastetxeak duen helburuetako, lankide, ikasle eta besteekiko harremanetan. Eta, erakunde bezala, balio horiek bultatzen ahaleginduko direla agindu dute. Gaur elkarretaratzea egin dute IMHko atarian, eta Lanbide Heziketako ikasleekin berdintasunari buruzko tailerrak ere egin dituzte.

 

2022 03 08 mendaro martxoak8 barren

2022 03 08 elkartuta infinituraino elgoibar martxoak8 barren 1

2022 03 08 elkartuta infinituraino elgoibar martxoak8 barren1

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza