Berdintasunaren aldeko martxa egingo dute Mendaron martxoaren 8an

Barren.eus 2022ko mar. 7a, 13:26

Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldeak berdintasunaren aldeko martxa antolatu du martxoaren 8rako.

Martzela Osoro plazatik irtengo da berdintasunaren aldeko martxa, 19:00etan, eta Maite Maiora kirolgunera bitartean egingo dute aldarrikapen martxa. Antolatzaileek, 'Elkarrekin geldiezinak gara' lelopean antolatu duten ekintzan parte hartzera animatu dituzte herritarrak.

Era berean, Mendaroko Udalak ere eman du Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatu dituzten ekintzen berri.

2022 03 06 berdintasunaren aldeko martxa mendaro kartela