‘Feminismoa: elkar zain dezagun’ hitzaldia antolatu dute gazteentzako

Barren.eus 2022ko mar. 6a, 12:03

TREBA Gurasoak ekimenak eta Elgoibarko Udalak 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzako ‘Feminismoa: elkar zain gaitezen’ hitzaldia antolatu dute, euskaraz, datorren martxoaren 9rako.

Jakitera eman dutenez, tailer honen bidez elkar ulertzea izango da lehen pausoa. "Dinamika desberdinak eginez, autoezagutzaren bideari ekingo diogu, bakoitzaren osasun mentala hobetzeko helburuarekin. Osasun eta bizi-kalitate ona lortzeko, ezinbestekoa da norberaren burua gorputzaz gain zaintzen jakitea. Pixkanaka-pixkanaka, osasun mentalaren garrantziaz jabetzen ari da gizartea, eta bada garaia gaiari heltzeko", azaldu dute. Hitzaldia Aita Agirre Kulturgunean izango da, martxoaren 9an, eguaztena, 17:30ean.

  • Hitzaldirako izen ematea irekita dago dagoeneko, eta datorren martxoaren 8a baino lehenago bete beharko da izena emateko formularioa.

Emoki elkarteko trebatzaile batek gidatuko du saioa. Elkarte honek bizitza afektibo-sexual osasuntsu eta kontzientea edukitzeko, kudeaketa emozional egokia izateko edota teknologia berrien erabilera osasuntsua sustatzeko formakuntzak, aholkularitza zerbitzua, sentsibilizazio kanpainak eta baliabide didaktikoak eskaintzen ditu.

2022 03 04 treba sareakELGOIBAR