Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatu dituzten ekintzen berri eman du Mendaroko Udalak

Barren.eus 2022ko mar. 4a, 15:16

Mendaroko Udalak programazio berezia antolatu du datorren martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta. Egun berezi horren aurretik zein ondoren burutuko dira ekintzak, eta parte hartzea irekia da.

Batetik, martxoaren 2an hasita, 3an, 4an, 8an eta 11n gazteak izango dira protagonista. Lehen lau egun horietan burutuko diren ekintzak Ludotekan izango dira, eta honako hauek dira: greba egun baten inguruko pankartak egingo dituzte, zaintzaren txokoa joko sinbolikora jokatuko dute, eta ‘Nire ipuina’ antzezlana eskainiko zaie. Bestalde, hilaren 11n ‘Emakumeak eta zinema/zientzia’ hitzaldia eskainiko da Gaztelekuan. Eta hurrengo egunean, aldiz, martxoak 12, ‘Berdintasunerako hiztegia eta hizkuntza inklusiboa’-ren inguruko tailerra antolatu da Gaztelekuan ere.

Datorren ostiralean, hilaren 11n, ‘Corazón de campeona’ umorezko bakarrizketa egongo da ikusgai San Agustinen. "Bakarrizketa samurra, unkigarria, dibertigarria eta aldarrikatzailea" izango da. Ekitaldia 19:00etan hasiko da.
Eta programazio berezi honi amaiera emateko, martxoaren 15ean ‘Lo que no te han contado’ hitzaldi tailerra antolatu dute. Emakumeen lorpen kolektibo eta indibidualei buruzko ibilbide dinamiko eta entretenigarria izango dela aurreratu dute Udalñetik. 18:30ean hasiko da udaletxean, eta gutxi gorabehera 20:00ak inguruan amaitu da.

2022 03 04 martxoak8 egitaraua mendaro udala kartela