Babes handia jaso du Ukrainara eramateko laguntza eskaerak

Barren.eus 2022ko mar. 1a, 20:28

Ukrainara materiala bidaltzeko eskaerak erantzun zabala izan du Mendaron zein Elgoibarren, eta herritarren eskuzabaltasunari erantzuteko eskuak bete lan dabiltza material hori jaso eta antolatzen diharduten boluntarioak.

Elgoibarko Santa Klara kalean, atzo eta gaur, etenik gabe ibili dira herritarrak joan etorrian, poltsa handiak soinean dituztela. Erromesaldia zirudien. Eta denek zuten helmuga berbera, Etxeberria tanatorioa. Yuliya Prokopenko ukrainarrak bertan lan egiten duelako eskatu zuten materiala hara eramatea. Era guztietako materiala eskatu zuten: Higienerako produktuak, pardelak eta haurrentzako eta umeentzako bestelako produktuak, hotzaren kontrakoak (Barruko arropa termikoa, eskularruak, galtzerdi termikoak.. lotarako zakuak, gorputza berotzekoak, botila termoak, kanpinerako suak, txiskeroak, poxpoloak, argindarra sortzeko gailuak, kandelak, linternak, pilak), jakiak eta bestelakoak (bendak, gasak, bata kirurgikoak, pardelak, musuko kirurgikoak, arnasa hartzeko maskarak), besteak beste.

 Tanatorioko garaje batean ari dira batzen guztia, eta txikia ez den arren txiki gelditu zaie. Dozena bat boluntario aritu dira jasotakoa sailkatu eta kaxetan sartzen, eta kaxa horiek sabairaino ailegatu dira, bata besteaen gainean pilatuta. Ondoko biltegi batean jaso eta sailkatu dituzte jakiak eta higienerako produktuak. Inork uste eta aurreikusitakoa baino handiagoa izan dela herritarren erantzuna azaldu du boluntario lanetan jardun duen Agustin Irustak (ikus adierazpenak bideoan)
Beste horrenbeste esan daiteke Mendaroz ere. Han, Arno Guraso Elkarteak bideratu du Mendaroko bizilaguna den Prokopenkoren laguntza eskaera, eta udaletxe azpiko lokalean jaso dute Ukrainara bidaltzeko materiala.

2022 03 01 Ukrainarako laguntza elgoibar etxeberria jendea

2022 03 01 Ukrainarako laguntza elgoibar etxeberria 2

2022 03 01 Ukrainarako laguntza elgoibar etxeberria 3

2022 03 01 Ukrainarako laguntza elgoibar etxeberria kartela

2022 03 01 ukraina laguntza etxeberria tanatorioa elgoibar

2022 03 01 ukrainarako laguntza mendaro

2022 03 01 ukrainarako laguntza mendaro 1

∞Lotura duten albisteak: