Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 03 01 2021 11 25 azaroak25 elgoibar kandelak barren 2019Tolosan eta Barakaldon sexu eraso bana salatu dituzte asteburuan, eta horiek gaitzesteko elkarretaratzera deitu du Lilak, Elgoibarko Emakumeen Etxeak.

Gaur, hilak 1, izango da elkarretaratzea, Kalegoen Plazan, 19:30ean. "Aski da! haserrea eta gaitzespena adierazi nahi dugu Barakaldon eta Tolosan izandako indarkeria matxista kasuen aurrean", adierazi dute Lilatik.

Ertzaintzak eta Barakaldoko Udaltzaingoak 20 urteko gizon bat eta 23 urteko beste bat atxilotu zituen domeka arratsaldean; goizaldean emakume bat taldean bortxatzea egozten diete, eta indarkeria erabiliz lapurreta egitea. Atxilotuak epailearen aurretik igarota, espetxera bidali zituzten. Beste bi pertsona ere ikertzen ari dira. Udala auzian herri-akusazio gisa aurkeztuko da.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak beste sexu eraso baten berri ere eman du, honakoa Tolosan. Zehaztu dutenez, astelehen goizaldean izan zen erasoa, "bide publikoan". Tolosako Asanblada Feministak salatu zuen 18 urteko emakume baten kontra eginiko sexu erasoa. "Festaren erdian jakin dugu eraso matxista bat gertatu dela eta emakume bati bortizki egin diotela eraso. Gure babes osoa duzu, eta aurrean izango gaituzue", zabaldu zuen. Ertzaintzak erasoa baieztatu zuen, eta esan du biktimak Ertzaintzaren laguntza izan duela hasieratik, bai eta osasun-laguntza ere Donostia Ospitalean. Argitu dutenez, salaketa bat jaso dute, eta Oriako Ertzain-etxeko ikerketako agenteak egin dira polizia-eginbideen kargu, gertatutakoa argitzen eta egilea edo egileak identifikatzen saiatzeko. Oraingoz, ez dute inor atxilotu.

2022 03 01 elkarretaratzea kartela

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza