Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 02 25 ukrania gerra aurka mendaroUkrainako gerraren kontrako manifestazioa egin zuten ostiral iluntzean Mendaron. Herriko Enparantzan batu ziren dozenaka lagunen artean ziren Ukrainatik umeak Euskal Herrira ekartzen dituzten mendaroarrak, eta baita Mendaron bizi den Yuliya Prokopenko ukrainarra ere. Euren testigantzak jaso ditugu bideoan.

'Gerrarik ez' pankartaren atzean batuta protesta egin zuten 120 bat mendaroarrek. Putinen aurkako mezuak eta Ukrainako banderak ere ikus zitezken jendartean, eta 'Ukraina urrun dago, arriskua oso gertu' zioten pankartatxoak ere bai. Yuliya Prokopenkok eraman zituen elkarretaratzera, herritarren artean banatzeko. Ukrainako erdialdean dagoen Txerkasy hirikoa da Yuliya, orain Mendaron bizi bada ere. Ukraina eta Euskal Herriaren arteko kultur elkartrukea sustatzeko sortu zuten 'Eventos Ucranianos en el Pais Vasco' plataformako kidea ere bada. Ardura eta kezka handiarekin bizi du bere herrialdean gertatzen ari dena, bere ama eta aita han bizi baitira. Gurasoek eta Kiev hiriburuan bizi diren lagunek kontatu diotenaren berri eman du Yuliyak (ikus beheko bideoan). 

Ukrainarrak izan ez arren, bada haienaren pareko kezkarekin hango berri jasotzen ari diren mendaroarrak ere. Izan ere, Ukrainako umeek urteak daramatzate Mendaroko familiekin egonaldiak egiten, eta etxekotzat dituzte. Esaterako, Esti Gonzalezek eta bere sendiak 11 urtean Mendaron hartu dute Nastya. Era berean, Idurre Arakistainek eta bere familiak Marina eta Yana Semenyuk ahizpekin dute harreman estua. Marina hasi zen lehenengo Mendarora etortzen, eta 18 urte bete zituenean, bere ahizpa gaztea, Yana. Marina Kieven dago eta Yana Obukhovycin, Ivankivetik gertu. Bi ahizpek anai bat dute, eta kezkatuta daude beragatik, gizonak armak hartzera deitu dituztelako. Euren egoera ere ez da gozoa, Mendaroko familiari bidali ahal izan dizkioten mezuak gogorrak baitira. Kiev hiriburuaren aurka egiten ari diren bonbardaketak baineran babes hartuta igarotzen ari da Marina. Ivankiven bizi duten egoera ez dela hobea azaldu die Yanak. "Errusiarrez josita dago Ivankiv. Zubia behera bota dute eta isolatuta gaude eta argindarrik gabe gelditzen ari gara, ez dakit noiz arte jarraitu ahal izango dugun hartu emanetan. Gau osoan entzun ditugu tiro hotsak. Hegazkinak eta tankeak daude hemen. Gerra dugu hemen", azaldu zien telefonoz bidalitako mezuan. Idurre Arakistain eta Esti Gonzalezen lekukotzak ere jaso ditugu ondorengo bideoan. 

2022 02 25 ukrania gerra aurka mendaro ukrainarra

2022 02 25 ukrania gerra aurka mendaro 1

2022 02 25 ukrania gerra aurka mendaro stopputin

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza