Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 02 22 akilar gaina karakate atxolin F1Morkaiko mendi taldeak ere kezka agertu du Capital Energy enpresak Karakate eta Atxolin artean bi haize errota handi ipintzeko duen asmoaren berri izan eta gero. "Honen aurrean Morkaikok erantzun bat prestatu behar duela uste dugu. Horretarako, lantalde baten beharra ikusten dugu", azaldu dute.

Akelar gainean eta Pagomuneta gainean ipini asmo dituzten haize errotek Elgoibarko mendizaleek duten "arnasgune eta leku kuttunetako bat zeharo hondatuko lukeela" adierazi dute Morkaikotik. Egitasmo honen aurrean, mendi taldeak erantzun bateratu bat prestatu behar duela uste dute, eta horretarako lantalde baten beharra ikusten dute. Aurreratu dutenez, lantalde horrek proiektuaren nondik norakoak argitu eta herriko eta inguruko beste elkarteekin erantzun bat prestatzea da asmoa. Lantaldera batu nahi duen oro gonbidatu dute parte hartzera. "Gai oso garrantzitsua da Elgoibarko mendizaleontzat eta animatu. Denon artean astakeria hau geldi dezakegu", esan dute. Interesa dutenek Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi dezake edo eguaztenetan lokaletik pasa (19:00-20:00).

 • Mozioa Soraluzen
Soraluzeko Udalean ordezkaritza duten EH Bilduko, EAJko eta PSE-EE alderdiak bi dorre eolikoak jartzeko proiektuaren kontra agertu dira. Alderdiotako bozeramaileak gaia aztertzeko batu ziren atzo, eta aurreratu dute martxoaren 2an Soraluzeko udaletxean egingo duten osoko bilkurarako proiektuari kontrakotasuna adierazteko mozioa adostu, aurkeztu eta debatituko dutela.
Egitasmoaren inguruan berba egiteko batzar irekia ere egingo dute Soraluzen eguaztenean, 19:00etan, Gaztetxean. (informazio osoagoa: plaentxia.eus)

Elgoibarko Udalaleko arduradunek BARRENi jakinarazi diotenez, Soraluzeko Udalari dagokion gaia da honakoa, "bere lur eremua baita" haize errotak jarri nahi dituzten kokagunea.

∞Lotura duten albisteak:

2022 02 22 akilar gaina karakate atxolin F1 2

2022 02 22 mapa karakate irukurutzeta satelitez

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza