Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 02 07 kalegoen elgoibarAtzemandako COVID-19 positibo kopuruek nabarmen egin dute behera azken zazpi egunetan. Debabarrena eskualdean aurreko astean baino 542 positibo gutxiago hauteman dituzte.

Aurreko astean, Urtarrilaren 24tik 30era bitartean 1.195 positibo zenbatu zituzten Debabarreneko herrietan, eta astebete geroago, urgtarrilaren 31tik otsailaren 6ra bitartean, 653 positibo baieztatu dituzte, hau da, 542 kasu gutxiago. Kasuak jaitsi diren era berean egin du beehera intzidentzia-tasak. Elgoibarkoak, esaterako, 1629 puntu egin du behera zazpi egunetako epean. Mendaroko intzidentzia-tasak ere 1.418 puntu egin du behera.

Urtarrilaren 31tik otsailaren 6ra bitarteko COVID-19 kasu positiboak, Debabarreneko herrietan:

  • Mendaro +24 (5 6 8 1 1 3 0) 3404,26ko intzidentzia-tasa
  • Deba +52 (7 12 6 9 5 10 3) 2897,49
  • Mutriku +48 (10 7 7 4 6 5 9) 2879,19
  • Eibar +253 (56 48 31 41 18 32 27) 2489,63
  • Elgoibar +100 (26 24 21 17 7 6 9) 2487,00
  • Mallabia +9 (3 0 3 2 1 0 0) 2352,94
  • Ermua +138 (35 33 17 17 16 8 12) 2303,51
  • Soraluze +29 (8 5 4 8 0 1 3) 2063,41
  • GIPUZKOA +7164 (1204 1597 1097 1092 950 690 534) 2708,97

 

Hego Euskal Herrian behera doaz datuak, eta COVID-19aren pandemia onbidean dela erakusten dute Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak eguneratu dituzten datu epidemiologikoek. Positibo kopurua zein ospitaleratuena jaisten ari dira. Duela astebete baino %18 eri gutxiago daude ospitaleetan koronabirusarengatik, zehazki 781 gaixo daude Osakidetzan eta Osasunbidean ospitaleratuta. ZIUetan, aldiz, 16 herritar gutxiago daude (117) urtarrilaren 30arekin alderatuz gero (133).
Aldiz, heriotzena da alderik ilunena. Azken astebetean, urtarrilaren 31tik otsailaren 6ra bitartean, 157 pertsona zendu ziren, urtarrilaren 24tik 30erako astean baino 24 gehiago, baina urtarrilaren 17tik 23rakoan baino hogei gutxiago. Hala, seigarren olatuko bigarren asterik beltzena izan da heriotzei dagokionez.

∞Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza