Sindikatuek bi greba egunetara deitu dute Osakidetzan, otsailaren 25 eta 28rako

Barren.eus 2022ko ots. 7a, 14:41

Osakidetzan gehiengoa duten sindikatuek bi greba egun egingo dituzte Osakidetzan, "Arazo larriak konpontzeko Jaurlaritzak duen borondate eza" salatzeko.

SATSE, ELA, LABe, CCOO eta UGT sindikatuek gaur Bilbon iragarri dutenez, bi greba egun egingo dituzte otsail bukaeran. Otsailaren 25ean lehen arretan izango da lanuztea. Hurrengo egunean emango diote jarraipena aldarrikapenei, Bilbo, Donostia eta Gasteizen osasungintza publikoaren defentsan egingo duten manifestazio banarekin. Hirurak hasiko dira 12:00etan. Otsailaren 28an, berriz, Osakidetza osoan izango da greba.

Sindikatuetako ordezkariek Bilbon eginiko agerraldian salatu dutenez, urtarrilaren 23an egin zituzten manifestazioen lostean, "argi eta garbi esan dezakegu Osakidetzak eta Osasun Sailak ez dutela pauso bakar bat ere eman, eta ez dutela neurri bakar bat ere proposatu Osakidetzak dituen arazo larriak konpontzeko". Mobilizazio horien "jarraipen masiboa" langileen eta herritarren nekearen isla dela aldarrikatu dute, eta hala eta guztiz ere Osasun Sailak bere bidea jarraitzea erabaki duela. "Osakidetzaren arazo larriei irtenbide bakar bat ere ez planteatzeaz gain, murrizketa gehiago abiarazi ditu, hala nola, Gasteizko Santiago Ospitaleko larrialdiak ixtea. Itxiera hori, gainera, pandemia betean murgilduta gaudenean egiten da", adierazi dute.


Sindikatuetako ordezkariek ohar bateratu bat irakurri dute agerraldian. Hona sindikatuen oharra -PDF-