Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoa egingo dute Mintxetan apirilaren 29an

Barren.eus 2022ko otsailaren 7a

Bergarako IAT tailerreko unitate mugikorra Mintxetan izango da apirilaren 29an, Nekazaritzako Ibilgailuei azterketa teknikoa egiteko.

Mintxetako aparkalekuan izango da nekazaritzako ibilgailuen IAT azterketa, apirilaren 29an, 9:00etatik aurrera. Ez da aurrez hitzordua hartu behar.

Honako nekazaritzako ibilgailuek pasa behar dute IATa: zortzi urtetik 16 urtera bitarteko traktoreek (bi urtetik behin) eta 16 urtetik gorakoek (urtero).
Zalantzak argitu edota informazio gehiago eskuratzeko 943 769 753 telefono zenbakira deitu daiteke, itv.bergara@itasua.com helbidera idatzi edota www.itasua.com web orrian kontsulta egin.

Iaz, esaterako, hogei bat ibilgailuri egin zieten azterketa Mintxetako aparkalekuan.