Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 02 04 sinadurak entregatzen HAZ elgoibar 124/7 plataformako ordezkariek batu zituzten 5.501 sinaduren kopiak kaxa batean sartuta entregatutu dituzte, gaur, udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan.

Elgoibarko hainbat gizarte eragilek osatutako 24/7 Plataformak Elgoibarko anbulatorioa asteko zazpi egunetan eta 24 orduz zabaltzeko eskatzeko sinadurak batzen jardun zuen iazko azaroan eta abenduan, eta 5.501 sinadura batu zituzten guztira. Gaur entregatu dituzte udaletxean. Gogora ekarri dute, Elgoibarko anbulatorioaren egoera salatzeko bilatu dutela herritarren babesa, "hainbat murrizketa" egin ondoren, herriak zeukan larrialdi zerbitzu iraunkorra galdu duela-eta. "Murrizketa horien ostean, anbulatorioa zabalik dago astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 17:00etara. Ordu horretatik aurrera,-eta asteburuetan-, larrialdi medikoa duten Elgoibarko herritar guztiak Mendaroko ospitalera edo Eibarko Torrekuako osasun zentrora joan behar dira, horrek gizarteko sektore ahulenentzat, hala nola umeentzat eta adinekoentzat, duen eraginarekin", azaldu dute.

Orain, Elgoibarko herritarrek euren eskaerak eta aldarrikapenak babestu ondoren, eta urtarrileko osoko bilkuran onartutako mozioa eta gero, 24/7 Plataformak bilera bat egin nahi du Udaleko talde politikoekin, anbulatorioan larrialdi zerbitzua berrezartzeko zer urrats eman erabakitzeko. Sinadurak entregatzearekin batera egin dute gaur bilera horretarako eskaera ere.

2022 02 04 sinadurak entregatzen HAZ elgoibar

2022 02 04 sinadurak entregatzen HAZ elgoibar 2

2022 02 04 sinadurak entregatzen HAZ elgoibar udalansinaduragaz

∞Lotura duten albisteak:

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza