Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 02 01 istripua urazandi elgoibar audia 1Ordu batzuetako tartearekin eta metro gutxiko distantzian bi istripu gertatu dira Urazandi kalean, zauriturik egon ez den arren.

Atzo iluntzean, 19:00ak aldera, izan zen lehen auto istripua. Ibilgailuaren kontrola galdu, errepidetik irten eta espaloiak eta garaje baterako sartu irtenetarako arrapalak bat egiten duten lekuan katigatuta gelditu zen autoa, ez atzera ez aurrera.

Gaur goizean ere antzerako istripua gertatu da, bart gauekoa gertatu zenetik metro gutxitara. Audi markako auto bat gidatzen zuen lagunak kontrola galdu eta errepidetik irten da. Argitzeke dago gidariak zergatik galdu duen autoaren kontrola eta zergatik irten den bidetik. Errepidea eta oinezkoen eremua bereizteko erabiltzen diren metalezko zutoinak gainetik pasa ostean, etxebizitza baten aurreko berdeguneko hesitura metalikoaren kontra jo du autoak, eta baita bestaldean aparkatuta zegoen ibilgailua ere. Metro gutxitara dagoen garaje baterako sarrera oztopatzen zuela gelditu da istripua izan duen autoa eta grua etorri bitartean garajetik irten ezinda egon dira.

Era berean, gaur goizean beste istripu bat izan da AP8 autobidean, Elgoibar parean, 67. kilometroan, zehazki. Bilboko norantzan izan da istripua eta errepidea itxita ere egon da, eta hiru kilometrorainoko auto pilaketak sortu dira, 9:00etatik 10:00ak bitartean.

2022 02 01 istripua urazandi elgoibar katigatuta

2022 02 01 istripua urazandi elgoibar audia

2022 02 01 istripua urazandi elgoibar audia 2

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza