Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 01 31 kalebarren elgoibar euriaAzken zazpi egunetan 177 positibo zenbatu ditu Osasun Sailak Elgoibarren eta 48 Mendaron. Eskualdeko intzidentzia-tasarik altuena du une honetan Mendarok (4.822,70).

Joan den astelehenetik hona, 1.464 puntu jaitsi da Elgoibarko intzidentzia tasa: 5580,59koa zen urtarrilaren 24an eta 4116,12ean dago orain. Mendaron apalagoa izan da jaitsera, eskualdeko jaitsierarik apalena, 237 puntu jaitsi baita Mendaroko intzidentzia tasa, 5059,10etik 4822,70era.

Oro har, eskualdeko herri guztietan egin du behera 100.000 biztanleko azken hamalau egunetako intzidentzia tasak. Hona azken asteko intzidentziaren jaitsiera horiek, herriz herri: Ermuan (1605), Mutrikun (1486), Eibarren (1.248), Deban (1210), Soraluzen (906) eta Mallabian (252)

Urtarrilaren 24tik 30era bitarteko COVID-19 kasu positiboak, Debabarreneko herrietan:

  • Mendaro +48 (5 7 4 14 7 5 6) 4822,70ko intzidentzia-tasa
  • Deba +106 (14 11 24 21 18 16 2) 4639,65
  • Mutriku +120 (12 31 20 21 10 6 5) 4234,10
  • Elgoibar +177 (27 45 18 36 23 20 8) 4116,12
  • Eibar +431 (64 101 82 57 62 39 26) 3494,21
  • Ermua +231 (33 50 37 32 36 30 13) 3314,81
  • Mallabia +19 (2 7 3 0 3 3 1) 3193,28
  • Soraluze +63 (4 7 11 8 11 11 1) 2893,81
  • GIPUZKOA +12.353 (2175 1996 2116 1871 1778 1331 1086) 3372,99

 • Beheranzko joera apaldu egin da
Eusko Jaurlaritzak zein Nafarroako Gobernuak gaur eguneratutako datu epidemeologikoen arabera, apaldu egin da azken asteetan pandemiaren adierazleek ikusarazten zuten beheranzko joera. Positibo berrien joera adibidez, beherantz doa, baina "poliki eta motel", Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren berbetan. R0a 0,98ra igo da asteburu honetan, eta oraingoz hor dago, 1etik gertu.
Erietxeetako egoerari dagokionez, Zainketa Intentsiboen Unitateetan dauden herritarren kopurua ere urrun dago seigarren olatuan goia jo zuenetik (180, urtarrilaren 17an); hala ere, gora egin du ZIUetan dauden herritar kopuruak azken hiru egunetan. Uneotan, 133 pertsonek behar dute zainketa intentsiboa Hego Euskal Herrian. Sagarduik gogora ekarri du duela bi aste, urtarrilaren 17an, Osakidetzak covid-19a zuten 780 pertsona zituela gela arruntetan eta 143 ZIUetan; hau da, "200 pertsona inguru gutxiago gela arruntetan eta 40 pasatxo gutxiago ZIUetan".
Hildakoei dagokionez, 75 pertsona hil dira covid-19ak jota Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, urtarrilaren 24tik 30era bitarteko astean, aurreko bi asteetan izandako 94 eta 101 heriotzak baino gutxiago, baina urtarrileko lehen bi asteetan hildako 35 eta 50 pertsonak baino gehiago.

∞Lotura duten albisteak:

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza