Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 01 28 etxez etxe laguntza zerbitzua gizarte laguntzaElgoibarko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmena sinatu dute Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua (ELZ) sustatzen eta finantzatzen jarraitzeko.

Zerbitzu asistentzial eta prebentiboa da ELZa, mendekotasun-egoeran edo mendekotasun-arriskuan dagoen erabiltzaileari bere etxean egoten laguntzera bideratua, etxean bertan moldatzea eta komunitate-ingurunean integratzea ahalbidetzen duen etxeko arretarako eta arreta pertsonalerako laguntza eskainiz, isolamendu-egoerak saihestuz.

Udalaren eskumeneko zerbitzua da, udalen eta foru-aldundien finantzazioa du eta erabiltzaileek zati bat ordaintzen dute.
Guztira, 5 urtetan, 2017tik 2021era bitartean, 360 elgoibartar artatu dituzte zerbitzu honetan, eta 2021ean etxeko laguntza gehien eman den urtea izan dela jakinarazi dute arduradunek, 85 erabiltzaileri eman zioten zerbitzua iaz. Hona erabiltzaile kupuruak eta zerbitzuan eskainitako ordu kopurua, urtez urte:

  • 85 erabiltzaile, 12.004 zerbitzu-ordu (2021)
  • 83 eta 10.748 (2020)
  • 74 eta 8.483 (2019)
  • 64 eta 9.159 (2018)
  • 54 eta 6.294 (2017)

 • Inbertsioa %250 handiagoa
Udaletik azpimarratu dute %250ean handitu dutela zerbitzua mantentzeko inbertsioa, 2017an 117.069 eurokoa zen eta 2021ean 280.000 eurokoa. Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiak egiten duen ekarpena "nabarmen" handitu dela jakinarazi dute: 63.891eurokoa zen 2017an; eta, 100.000eurokoa 2021ean.
Erabiltzaileen gehiengoa emakumeak dira, 44 guztira, eta 19 dira gizonak. Gehienak 80 urtetik gorakoak dira, eta gehienek 1. edo 2-3. mailako mendetasuna dute.
2017az geroztik, erabiltzailearen gehieneko ekarpen ekonomikoa 14 eurotakoa da, ordubeteko zerbitzuagatik ordaintzen dutena, alegia. Gainera, arreta-egutegia urteko 365 egunetara eta gehieneko ordutegi-intentsitatera zabaldu zuten, lau ordura, presako sarbide-modalitate bat ezarri zen, zerbitzuaren modalitate berriak (gaueko ikuskapena, familia-zaintzaileen atsedenaldia, gizarte-laguntza, etab.) eta estaldura adinekoak ez diren kolektiboetara zabaltzea.
Elgoibarko alkate Ane Beitiak adierazi duenez, kalitatezko etxez etxeko laguntza-zerbitzua emateko eta zerbitzua zabaltzeko, etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren erreferentziazko gizarte langile lanpostu bat esleitu zen, eta, horri esker, kasuen jarraipena egin dezakete, zerbitzua amaitzen den arte, Gizarte Zerbitzuen saila berrantolatzeaz eta langile gehiago kontratatzeaz gain. Eman beharreko zerbitzuaren gutxieneko denbora ere gehitu zutela azaldu dute, eta denbora hori 15 minutukoa izatetik 30 minutukoa izatera luzatu zela.
Alkateak azpimarratu du etxez etxeko laguntza-zerbitzuko kideek egunero egiten duten lana oso garrantzitsua dela, beren kabuz moldatu ezin diren pertsonei arreta eta zaintza eskaintzen dietelako. "Zerbitzua Elgoibarko Udalak garatzen dituen gizarte-politiken funtsezko ataletako bat da”, esan du.

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza