Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 01 26 san lazaro elgoibar kanpoaldeaGipuzkoan, adinekoen egoitzetako zazpi erabiltzaile hil dira covid-19arekin azken astean, urtarrilaren 17tik 25era bitartean, horietako bat San Lazaro egoitzan.

Hortaz, bi egoilar zendu dira, azken bi asteetan, Elgoibarko egoitzan. Gipuzkoako adinekoen zentroetan 441 positibo aktibo daude une honetan, eta 381 azken zazpi egunetan atzeman dituzte. Horietatik, 10 Elgoibarko San Lazaro egoitzan atzeman dituzte. Une honetan 14 egoiliar daude koronabirusaz kutsatuta San Lazaron eta sendatu berriak, berriz, 20 izan dira azken aste honetan.

Koronabirusaren pandemia adinekoen egoitzetan izaten ari den eraginari buruzko informazioa eguneratu zuten martitzenean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek, eta jakinarazi duten balantzearen arabera, zazpi pertsona hil dira Gipuzkoan, lau Bizkaian eta lau Araban. Gipuzkoako adinekoen egoitzetan 22 egoiliar hil dira (kutsatutakoen % 1,8) azaroaren amaieratik; eta, 362 egoiliar pandemia hasi zenetik.

∞Lotura duten albisteak:

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza