'Suharra' dokumentala emango dute zapatuan Aita Agirre Kultur Kafean

Barren.eus 2022ko urt. 26a, 16:06

Gure lurretako ganadu suharren historia kontatzen duen Suharra, gure arbasoen ondarea dokumentala eskainiko dute zapatuan, urtarrilaren 29an Aita Agirre Kultur Kafean. Arno eta Elgoibarko Ruso ganadutegikoen lekukotzak ere batu dituzte lan honetan.

Iñaki Agirrezabalaga zumaiarrak zuzendu duen dokumentalak galtzeko zorian dauden Euskal Herriko behi-arrazen (terreña, montxina, betizuaeta larrabehia) inguruan berba egiten du. Gai hori abiapuntuetako bat baino ez da, ordea, ganaduez gain, galtzeko zorian dagoen baserriko bizitza jorratzen baitu orokorrean ikus-entzunezkoak. Dokumentalean hainbat ganadutegitakoen testigantzak jaso dituzte, besteak beste, jaietan sokamuturrera ganaduak ekartzen dituen Arno eta Elgoibarko Ruso ganadutegikoenak. Horiek "ezinbestekotzat" jotzen dute "ganadu suharren inguruko gure arbasoen ondare historiko-kulturala gordetzea eta ondorengo belaunaldiei eskaintzea". Bestalde, zenbait adituk, abeltzainek eta, baserriko bizimodua lehen eskutik ezagutu eta landu duten hainbat emakumek ere hitz egin dute.

18:00etan emango dute dokumentala Aita Agirre Kultur Kafean