Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 01 20 elgoibar sanbartolome kalea euria aterkiakAzken hiru egunetan 157 koronabirus kasu positibo berri zenbatu dituzte Elgoibarren eta 30 Mendaron, eta nabarmen egin dute behera intzidentzia-tasek. Hala ere, kontuan izan behar da protokolo aldaketak eragina izan duela erregistratzen diren kasu positiboen kopuruan zein intzidentzia-tasetan.

Azken hiru egunetan, urtarrilaren 17tik 19ra bitartean, 736 kasu baieztatu dira debabarrendarrei eginiko proba ofizialetan. Aurreko astean, tarte berean, 937 kasu positibo zenbatu zituzten, 158 gehiago, alegia. Atzemandako positiboen beherakadarekin batera, intzidentzia-tasak ere nabarmen egin du behera, azken astean, eskualdeko herri guztietan. Era berean, Gipuzkoakoa ere jaitsi da, 7.357tik 5.436ra.

Urtarrilaren 17etik 19ra bitarteko COVID-19 kasu positiboak, Debabarreneko herrietan:

  • Mutriku +60   (20, 16, 24)   6868,65ko intzidentzia-tasa
  • Elgoibar +157   (44, 55, 48)   6767,76
  • Ermua +156   (51, 70, 35)   6710,78
  • Deba +73   (12, 25, 36)   6565,19
  • Eibar +256   (78, 98, 80)   6529,81
  • Mendaro +30   (11, 8, 11)   5957,45
  • Soraluze +36   (13, 7, 16)   5435,33
  • Mallabia +11   (0, 6, 5)   5294,12
  • GIPUZKOA +5.787   (1817, 2065, 1905)   5436,13

Protokolo aldaketarekin loturarik ez du, ordea, ospitaleetako presioak behera egin izanak. Osakidetzaren mnpeko erietxeetan 122 lagun daude ZIUn (aurreko astean baino hamalau gutxiago) eta 718 plantan (ia 100 lagun gutxiago).

2022 01 20 osakidetza baliabide asistentzialak datuak jaurlaritza

2022 01 20 ZIUetan datuak jaurlaritza

2022 01 20 korodata elgoibar urtarrilak19ra

2022 01 20 korodata mendaro urtarrilak19ra

∞Lotura duten albisteak:

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza