Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 12 09 jostailuak gurutzegorriaBarixakuan eta zapatuan (hilak 11 eta 12) jostailuak jasotzeari ekingo dio Elgoibarko Gurutze Gorriak, premia duten umeen artean banatzeko. Aurten, baina nobedade bat izango da: jostailuek berriak izan beharko dute.

'Jostailu asko dago, laguntzeko modu bat: Jarri forman zure Elkartasuna' izeneko elkartasun kanpainarekin bat egin nahi dutenek datorren barixakuan (abenduak 11) Gurutze Gorriaren lokalera joan beharko dute 17:00etatik 20:00etara edo bestela abenduaren 12an 11:00etatik 13:00etara nahiz 17:00etatik 20:00etara. Gurutze Gorriaren arabera garrantzitsua da balioetan heztea. Horregatik "giza-eskubideen eta haurren eskubideen errespetua eta parte-hartze demokratikoa" sustatzen ari dira. Hori dela-eta, jostailuak biltzeko kanpainan jostailu berriak, ez belikoak, ez sexistak eta, ahal izanez gero, hezkuntzari lagunduko diotenak baino ezin izango dira eman. Gero, zailtasun ekonomikoak dituzten familien artean banatzen dituzte jostailuok Eguberrietan.

Jasoko den jostailua berria izango da, izan ere, jostailuen segurtasunari buruzko araudi europarrak produktuaren kalitatea bermatu ahal izatea eskatzen baitu, eta hori ezin daitekeelako bermatu jada erabilita dauden jostailuen kasuan. Beste alde batetik, Gurutze Gorriaren ustez, ume guztiek jostailu berria merezi dute, bereizketa gabe, duintasun eta desio berberekin. (Informazio osoagoa: Gazteen Gurutze Gorria)

Iaz Elgoibarko 140 ume inguruk jaso zituzten Gurutze Gorriaren jostailu bilketa kanpainan batutako jostailuak. 

2015 12 04 jostailukanpaina2014

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza