Hiru egunetan 271 positibo atzeman dituzte Elgoibarren eta 6291ra igo da intzidentzia-tasa

Barren.eus 2022ko urt. 7a, 13:09

Urtarrilaren 3tik 5era bitartean eginiko PCR edo antigeno probetan 1.274 debabarrendarri atzeman zaie birusa. Pandemia kontroletik kanpo dela erakusten duten datua. Une honetan, Elgoibarrek du eskualdeko intzidentzia-tasa altuena: 6291,16.

Urte zaharra amaitu zen bidetik hasi da berria pandemiari dagokionez, edo okerrago. Izan ere, urteko lehen bost egunetan 377 elgoibartarri eta 54 mendaroarri atzeman zaie birusa. Azken hiru egunetako Elgoibarko datuak ikustea besterik ez dago: 91 positibo atzeman zituzten urtarrilaren 3an, 93 urtarrilaren 4an eta 88 urtarrilaren 5ean. Hala, marka guztiak hautsi ditu herriko intzidentzia-tasak eta une honetan 6291,16koa da. Mendaron ere sekula baino altuagoa da, 4728,13koa.

Gipuzkoako intzidentzia-tasa 6287,53koa da. 5.600,83an dago Bizkaian, eta 4.766,38an Araban, eta hiru lurraldeetakoa 5.761,80an da, gaur-gaurkoz. Bestalde, Nafarroan %47,9 da positibotasun tasa, eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %38,3.

Urtarrilaren 2tik 5era bitarteko COVID-19 kasu positiboak, Debabarreneko herrietan:

  • Elgoibar +271   (91 93 88) 6291,16ko intzidentzia-tasa
  • Soraluze +83   (23 44 26) 5938,60
  • Deba +96   (39 35 22) 5629,93
  • Mallabia +30   (8 9 13) 5546,22
  • Eibar +538   (195 217 126) 5456,07
  • Ermua +160   (121 81 58) 4862,98
  • Mendaro +41   (17 16 8) 4728,13
  • Mutriku +54   (15 27 12) 2973,28
  • GIPUZKOA +12.210   (3803 4473 3934) 6287,53

 • 122 herritar ZIUetan
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak argitaratu dituen erietxeetako azken datuei erreparatuta, urtarrilaren 5ean 631 herritar zeuden ospitaleratuta Osakidetzako ospitaleetan; domekan baino 71 gehiago. Aldiz, kontrakoa da joera Zainketa Intentsiboen Unitateetan. Seigarren olatu honetako zifra altuenak domekan eta astelehenean izan ziren (132); eguaztenean, baina, 122 herritar zeuden Osakidetzako ZIUetan.

∞Lotura duten albisteak: