Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 01 05 Eire Vila gomal bilbo barrenIkus-entzunezko komunikazio ikasketak egin eta arlo horretan jardun da lanean Eire Vila elgoibartarra. Handik aldendu eta ibilbide berri bati ekin zion gero eta IDarte ikastetxean barne diseinu ikasketak egiten dihardu orain.

Arte arloko bi bide dira, ordea, eta sormena lantzen dute. Sormena eta irudimena landuz eskolako ikaskideekin proiektu berezi bat egin zuen barne diseinua kanpora ateraz. Bilboko lur azpiko pasabide bat diseinatu eta moldatu zuten, besteak beste, horrelako tunelek izan dezaketen arriskua eta sortu dezaketen beldurra agerian jartzeko. Gomak izan ziren diseinuaren ardatz eta gu gomei tiraka jardun gara diseinatzailearekin.

Bilbao Bizkaia Desing Week egin zuten Bilbon azaroan, diseinu arkitektonikoa eta grafikoa landuz. Antolatzaileek IDarte eskolakoei proposamena egin eta Eire Vilaren taldeak aurkeztutako proiektua aukeratu zuten Bilboko Deustu auzoko San Pablo X. lur azpiko pasabidea diseinu berezi bat eginez egokitzeko. Diseinua bera berezia izateaz gain, honekin eragin nahi izan zutena berezia, baina era berean arriskuaren isla izatea nahi zuten. “Gure interbentzioa astebeterako zen eta hori kontuan izanda aproposa iruditu zitzaigun tunelen izaera azalduz inguru hori deserosoago bihurtu eta jendeari hausnarketa eragitea. Ikusarazi nahi izan dugu zati hori gizakion aurrean lurperatu duena gizakia bera izan dela, ez ibilgailua. Horrek ere eztabaida sortu zezakeen”, esan du Eirek.
Zer dela eta irudikatu nahi zituzten beldurra, arriskua eta trabak? Bilbora joan ziren argazkiak atera eta neurriak hartzera, gero planoak egiteko, baina elkarrizketak ere egin zizkieten handik pasatzen zirenei Eirek eta taldekideek: “Galdetu genien zein maiztasunekin erabiltzen zuten pasabidea, zein ordutan eta zein sentsazio zeuzkaten handik pasatzerakoan. Aurrez susmoa bageneukan, baina elkarrizketek baieztatu ziguten goiko zebrabidea aurreztearren eta azkarrago pasatzeko erabiltzen zutela. Horrez gain, neskek batez ere, esan ziguten egunez zeharkatzen zutela pasabidea, jende asko zebilenean, baina gauez ezetz. Sentsazioak irisgarritasun falta, zikinkeria, argitasun falta eta beldurra ziren, azken hori batez ere emakumeengan, gizonek esatekotan erdi ezkutuan esan ziguten”.
Diseinatzaileen helburua ez zen tunela erosoagoa bihurtzea edo tunel izaeraren ezaugarriak aldatzea, baina pasabidearen erabiltzaileei galdetu zieten ea zer gustatuko litzaieken tunelari egitea atseginagoa izan zedin. Eirek azaldu du 60 urte inguruko emakume batek esan ziela tunelari edozer gauza eginda ere ez zaiola inoiz tunel izaera kenduko. “Iruditu zitzaigun klabe argia zela baieztapen hori eta gure proiektua horri tiraka eraiki genuen”.

Erreportajea osorik BARREN aldizkariko 1227. zenbakian -PDF-

2022 01 05 Eire Vila gomal bilbo barren Ioki 01 Ane Gonzalez 17

2022 01 05 Eire Vila gomal bilbo barren Ioki 01 Ane Gonzalez 18

Argazkiak: Ane Gonzalez.

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza