Lapurretan egin dute bart Aita Agirre Kultur Kafean

Barren.eus 2022ko urt. 5a, 09:03

Lapurretan egin dute gaur gauean Aita Agirre Kultur Kafean. Ate nagusiko zarraila kenduta sartu dira barrura eta kutxa ostu dute. 

Goizeko 7:10 aldera jaso du Joseba Quintas Aita Agirre Kultur Kafeko arduradunak Udaltzaingotik deia, eta haiek ohartarazi diote Kultur Kafean lapurretan egin dutela gauean. Ordurako Ertzaintza ere bertaratuta zegoen, eta tabernan ari ziren oinatzak bilatzen. Kutxa erregistratzailea eraman dute, eta zerbitzariek dituzten itsulapikoetako bat. Quintasek esan duenez 500 bat euro egongo ziren kutxan. 

Ate nagusitik sartu dira lapurrak, zarraila kenduta, eta segurtasun kamerak ere buelta emanda aurkitu dituzte. 

2022 01 05 lapurreta kultur kafea2

2022 01 05 Kulturkafea3