Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 01 04 emakume zientzialariak otsaulak11 ErakusleihoEmakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da otsailaren 11n eta horren harira, Elgoibarko dendak emakume zientzialarien irudiekin jantzi nahi dituzte, otsailaren 11tik 25era bitartean.

Gazteek zientzia eta teknologiako proiektuak garatzen dituzten Bizilabe eskolaz kanpoko proiektuaren baitan kokatu dute ekimen hau. Dendek eta zerbitzuek urtarrilaren13ra bitartean eman beharko dute izena esteka honetako dokumentua beteta: https://labur.eus/otsailak11elgoibar.

Elgoibarko Udalak, Elhuyar, Danobat Group, Egur Arte tailerra eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin batera, komertzio eta zerbitzuak gonbidatu nahi dituzte parte hartzera, erakusleiho ikusgarria badute.
Denda bakoitzari emakume zientzialari bat proposatuko diete eta haren ikerketa-gaia inspirazio iturritzat hartuz, erakusleihoa apaindu beharko dute Egur Arte tailerraren laguntzarekin.
Bizilabe.elhuyar.eus webgunean, ‘Otsailaren 11 erakusleihoak’ ekimenari eskainitako gunea egongo da. Bertan, parte hartu duten denden zerrenda eta erakusleihoetako argazkiak bilduko dituzte.

Esteka honetan, herri bakoitzean klik eginez, iazko saltokiak ikusi ahal izango dira: https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/otsailak-11-2021/saltoki-parte-hartzaileak

Elgoibarko mapan kokatuta ere ikus daitezke, eta enmakume zientzialari bakoitzari buruzko informazioa, ikus HEMEN -PDF-

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza