Indarkeria matxistak 2021ean hildako emakumeak omendu dituzte

Barren.eus 2022ko urt. 3a, 09:24

Indarkeria matxistak 43 emakume hil zituen Espainian 2021ean, eta horiek guztien oroimenaren alde elkarretaratzea egin zuten Elgoibarren abenduaren 30ean.

Merkatu plaza aurrean egin zuten, hain zuzen ere, indarkeria matxistak hiltzen dituen emakumeak zenbatzen dituen markagaiuaren azpian. “Emakumeenganako indarkeriari ez!” lelopean batu ziren Lilako kideak.

Argazkiak: Elgoibarko Udala

2022 01 03 elkarretaratzea hildako emakumeak abenduak31 elgoibar udala