Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 11 30 janari bilketa eroskiElikagai bankuarentzat 16.550 kilo jaso ziren aurreko asteburuan Elgoibarren. Hau da, aurreko bi urteetan jasotako guztia batutakoa beste. Guztira 120 lagunek lan egin zuten modu boluntarioan. Elgoibarko Udala pozik agertu da. 

"Emaitzak eta inplikazioa ikusita, Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Gizarteratze Mahaiak eskerrak eman nahi dizkiete elgoibartar guztiei eta ekintza hau aurrera eramaten lagundu duten guztiei. Arrakastak 2016ra begira aukera eta ate berriak zabaltzen ditu", adierazi dute. Elgoibarko kirol sailak eta Sanlo zein CD Elgoibarrek ere bilketarekin bat egin zuten. Eskubaloi taldeak bere bazkide, jarraitzaile eta aurkarien artean zabaldu zuen deialdia eta emaitza 400 kilo elikagai eta 380 eurokoa izan da. Kirolari bat, kilo bat kanpainak ondo funtzionatu du. Bestalde, C.D. Elgoibarrek futbolarien artean 50 kilo elikagai bildu zituen. Besteak beste, Kalamua guraso elkarteko kideek ere hartu zuten parte janari bilketan.

Lotura duten albisteak:

2015 11 28 janari bilketa kalamua

2015 11 30 janari bilketa sanlo

2015 11 30 janari bilketa sanlo3

2015 11 30 janari bilketa sanlo1

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza