Txankakuako otarrak banatu dituzte

Barren.eus 2021ko abe. 23a, 14:29

Txankakuak, Elgoibarko Merkatarien Elkarteak, Gabonetako kanpainen harira sei otar zozketatu ditu herriko denda txikietako bezeroen artean.

Herriko denda txikietan erosten dutenak Gaabonetako otarrekin saritu nahi izan dituzte eta guztira sei otar zozketatu ditu Txankakuak. Atzo egin zuten zozketa eta jadanik irabazleek edo beren ordezkariek jaso dituzte otarrak. Hona irabazleen izenak:

  • Arrate Alberdi
  • Oihana Lopez
  • Mariaje Ansola
  • Leire Idarraga
  • Ion Arrieta
  • Iban Arantzamendi

Bestalde, 2022ko urtarrilaren 7an, 1.800 euro zozketatuko dituzte hamar saritan banatuta. Diru sari horiek Txankakuako dendetan gastatzeko erosketa-txartel bidezkoak izango dira. Erosketak dendan egin ondoren, parte hartzeko txartelak banatuko dituzte dendariek eta bezeroek gorde egin beharko dituzte zozketa egin arte.

2022 01 04 txankakua gabonetako otarrak eskaparatean elgoibar