Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 12 03 jubilatuak 50urteJubilatuen astearen baitan, 80 urtetik gorakoak omentzeko bazkaria egin dute gaur Elgoibarko Jubilatuen Biltokian. Aurten urrezko ezteiak, -50 urte ezkonduta- bete dituzten bederatzi bikote ere omendu dituzte.

Elgoibarko jubilatuek euren astea ospatzen dihardute asteon, eta antolatu dituzten ekintzen artean, urrezko ezteiak bete dituzten bederatzi bikote omendu dituzte, guztiak 1965ean ezkonduak. Elgoibarko alkate Ane Beitiaren eskutik lore sorta bat eta oroigarria jaso dute omendutako bederatzi bikoteek: Jose Mari Atigarraga eta Carmen Sudupe; Nieves Kintela eta Manuel Fernandez; Antonio Boyer eta Catalina Gelde; Pedro Fernandez de Jauregi eta Luisa Bernedo; Santiago Retolaza eta Pilar Urzelai; Jose Gomez eta Adoracion Garrido; Ladislao Irureta eta Maria Arrate Agirregomezkorta; Lazaro Astigarraga eta Carmen Oiarzabal, eta Antonio Azpilikueta eta Luisa Gurrutxaga.

Errekonozimendua jaso ostean, 80 urtetik gorakoak omentzeko bazkaria egin dute. 

Jubilatuen asteko ekintzek zapatuan izango dute segida, ezustekoa antolatu baitute 17:00etarako Jubilatuen Biltokian. Era berean, aurten hildako jubilatu guztien omenezko meza egingo dute domekan, 11:30ean, San Bartolome parrokian. Jubilatuen Astea domeka arratsaldean bukatuko da, Gelatxo orkestrak Jubilatuen Biltokian eskainiko duen dantzaldiarekin, 18:00etatik 21:30era.

2015 12 03 jubilatuak bazkaria

2015 12 03 jubilatuen astea bazk1

2015 12 03 jubilatuen astea bazk alk

2015 12 03 jubilatuen astea bazk

Elgoibarko berbetia

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza