Elikagaien bilketa egingo dute Mendaron urtarrilaren 7ra arte

Barren.eus 2021ko abe. 21a, 13:14

Mendaroko Udalak elikagai bilketa antolatu du datozen asteetarako, eta Ludotekan batuko dituzte.

Joan den abenduaren 16an hasi zuten janari bilketa, eta datorren urtarrilaren 7ra arte bitartean iraungo du. Bilketa Mendaroko Ludotekan egingo dute, astelehenetik ostiralera bitartean, 17:00etatik 18:15era.

Zenbait elikagai mota ezingo dituztela batu zehaztu dute Udaletik, hala nola, elikagai freskoak, izoztuak eta esnekiak. Gainontzeko elikagai guztiak Ludotekako sarreran dauden kartoizko kaxatan utzi ahalko dira.