Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 12 16 elkarretaratzea sallobenteko erasoa gaitzesteko 2Lila emakumeen etxeak antolatuta, joan den martitzenean Sallobenten hiru emakumeri eginiko erasoa salatzeko elkarretaratzea egin zuten, atzo iluntzean, Kalegoen plazan. Epailearen aurretik pasa ostean, aske da erasotzailea, 44 urteko gizonezkoa.

Elgoibarko Udalak Sallobenten hiru emakumeri egindako erasoa gaitzesteaz gainera, elkartasuna adierazi zien emakumeei eta haien hurbilekoei, erasoa gertatu biharamunean. Era berean, Lila Elgoibarko Emakumeen Etxeak elkarretaratzera deitu zituen atzo herritarrak, erasoaren aurrean sentitzen duten "haserrea eta gaitzespena" plazaratzeko.

Buruan zauritutako emakumeak dagoeneko alta jaso duela jakinarazi dute Elgoibarko Udaltzaingotik. Ertzaintzako prentsa bulegotik jakitera eman dutenez, erasotzailearen aurkako salaketa jarri dute emakumeek, eta atxilotu ostean epailearen aurrean deklaratzera eraman zuten. Epaileak aske lagatzeko agindu zion Poliziari eta hurrengo egunean kalean zen erasotzailea. Auzia etorri bitartean, epaitegi batean sinatu beharko du hamabost egunean behin.

2021 12 16 elkarretaratzea sallobenteko erasoa gaitzesteko 1

2021 12 16 elkarretaratzea sallobenteko erasoa gaitzesteko

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza