Elgoibarko Udalak "irmoki" gaitzetsi du Sallobente-Ermuaran auzoan hiru emakumeren aurka egindako erasoa

Barren.eus 2021ko abe. 15a, 13:31

Elgoibarko Udalak atzo Sallobenten hiru emakumeri egindako erasoa gaitzesteaz gainera, elkartasuna adierazi die emakumeei eta haien hurbilekoei.

Sallobente-Ermuaran auzoa, herriko hamaika emakumeren aisialdirako espazioa dela nabarmendu dute Udaletik. "Honek guztiak izugarrizko kaltea sortzen du jendartean. Emakumeen buruetan beldurra oso presente dago: beldurra kirola egitera kalera irtetean, beldurra iluntasunean bakarrik ibiltzean, beldurra festa gau baten ondoren etxera itzultzean, beldurra amaren aldetik alaba etxera bakarrik itzultzen delako, beldurra gauez oinez joan baino taxi bat hartzea nahiago duen nerabeak, beldurra autobus batean begiratua sentitzen den emakumeak… Beldur edo beldur sentsazio hori gutxitan partekatzen dute gizonek. XXI. mendean garatutako gizarte batean bizi arren, kalean mugitzeko askatasun-marjina ez da berdina mutila edo neska bazara", adierazi du Udalak prentsa ohar bidez.
Era berean, Udalak jakinarazi du bat egingo duela herrian antolatu daitezkeen gaitzespen-ekimen guztiekin.