Edonola ere, Debabarrena bailarako (1.257) eta Gipuzkoako (1.428) intzidentzia-tasaren azpitik dago Elgoibarkoa, gaur gaurkoz. Baita Mendarokoa ere. Azken lau egunetan 11 kasu positibo berri baieztatu dituzte Mendaron, eta 1.087,47koa da 100.000 biztanleko hamalau eguneko intzidentzia tasa. Joan den eguenetik hona 331 puntu egin du gora intzidentziak Mendaron.
Abenduaren 9tik 12ra bitarteko COVID-19 kasu positiboak, Debabarreneko herrietan:
- Deba +56 (14 8 6 4) 2.218,96ko intzidentzia-tasa
- Eibar +138 (32 36 34 36) 2.041,93
- Ermua +70 (16 16 25 13) 1.529,43
- Mallabia +5 (2 1 2 0) 1.260,50
- Mutriku +18 (7 3 6 2) 1.147,91
- Mendaro +11 (4 2 4 1) 1.087,47
- Elgoibar +42 (11 11 13 7) 944,54
- Soraluze +7 (1 3 2 1) 830,40
- GIPUZKOA +3.324 (836 1056 758 674) 1.428,40
• Ospitaleetan goranzko joera
Seigarren olatua deitzen diotenaren eragina gero eta nabarmenagoa da ospitaleetan. Duela astebete, COVID-19ak jotako 266 lagun zeuden Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ospitaleetan, eta 338 dira gaur. ZIUetan, berriz, 70 zeuden joan den astelehenean, eta 91 daude gaur. ZIUei dagokionez, 73 dira zainketa intentsiboa behar duten herritarrak, pasa den eguenean baino 19 gehiago. Osakidetzaren ardurako erietxeetan ZIUetako oheen %31 COVID-19 pazienteek hartuta daude. Hego Euskal Herrian 465 lagun daude koronabirusagatik ospitaleratuta; horietatik 113 ZIUetan.
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak onartu du birusaren zabalkundeari dagokionez, "garairik txarrenetariko batean" gaudela, eta eta egoerak hobera egiteko "aurreikuspenik" ez dagoela. Sagarduik adierazi du osasun sisteman egoerak ekarritako "presioa" igartzen ari dela.
Jaurlaritzak jakitera enman duenez, azken astean 19 pertsona hil dira covid-19agatik, aurreko asteko kopuru bera.
Hego Euskal Herriko 205 ikastetxeean 418 ikasgela daude itxita koronabirusagatik, joan den barikuan baino hamazazpi gehiago. Izan ere, birusa txikienei ari zaie erasaten bereziki, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 2.522 kasukoa baita intzidentzia 6-12 urteko umeen artean.
∞Lotura duten albisteak:
- Astebetean 48 koronabirus kasu zenbatu dituzte Elgoibarren, eta zazpi Mendaron (2021-12-09)
- Azken hiru egunetan 19 positibo zenbatu arren, pixka bat behera egin du Elgoibarko intzidentzia tasak (2021-12-02)
- Azken lau egunetan 28 koronabirus kasu berri zenbatu dituzte Elgoibarren eta lau Mendaron (2021-11-29)
- Hiru egunetan hamar positibo zenbatu dituzte Mendaron eta hamahiru Elgoibarren (2021-11-25)
- Astebetean bikoiztu egin dira positiboak Elgoibarren, eta 641,25ean dago intzidentzia-tasa (2021-11-22)
- Koronabirusa: Elgoibar eta Mendaro eremu gorrian daude, 450,61eko eta 614,66ko intzidentzia-tasarekin (2021-11-18)
- 150tik gorako intzidentzia metatua duten herrietan aplikatuko dituzten neurriak jakinarazi ditu Jaurlaritzak (2021-11-16)
- Eremu laranjan sartu da Elgoibar, eta Mendaron ere nabarmen egin du gora intzidentzia-tasak (2021-11-15)
- Osasun larrialdia indargabetu du Jaurlaritzak eta LABIren Aholku Batzordea desegin egingo da (2021-10-05)