Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 09 29 pedromugurutza etorbidea plaka elgoibar

Abenduaren 13tik 17ra bitartean aukeratu beharko dute 16 urtetik gorako herritarrek Pedro Mugurutza kalearen izen berria, eta horretarako hamar izen izango dituzte aukeran. 

Pedro Mugurutza kalearen izen berria aukeratzeko prozesua hirugarren fasean sartuko da astelehenean. Lehenengo fasean izenak proposatu dituzte herritarrek, eta bigarren fasean izen horien bideragarritasuna aztertu zuen Udalak bigarren fasean. Hortaz, hamar izenek egin dute aurrera, eta horien artean aukeratu beharko dute azken fase honetan herritarrek.  Parte hartzeko bideak hauek dira: Elgoibarko Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ), elgoibar.eus webgunea eta etxez-etxe banatutako esku-orrietan dagoen QR kodea. Elgoibarren erroldatutako 16 urtetik gorako edozeinek hartu dezake parte.

Hauek dira hamar izen posibleak: 

  • Toletxe

  • Martxoak 8

  • Memoriaren Etorbidea

  • Makina-erremintaren Etorbidea

  • Artetxebide

  • Euskal Herria

  • Erraketistak

  • Eguzkilore Etorbidea

  • Askatasun Etorbidea

  • Arkitekto onen Etorbidea

2021 12 10 pedro mugurutza etorbidea elgoibar barren

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza