Mendaro isolatuta egon da Deba ibaiak gainezka egin ondotik

Barren.eus 2021ko abe. 10a, 08:11

Mendaro isolatuta egon da errepidez, Kilimon eta Deba ibaiek gainezka egin eta gero. Mendaroko ospitalera ez joateko eskatu dute, hitzordua eduki arren. 

 Mendarorako sarrera-irteera guztiak itxita daude, azken orduetako euriteen ondorioz, eta hainbat bizilagun inkomunikatuta daude. Une honetan ezin da errepidez Mendaroko ospitalera iritsi. Hitzordua izan arren, Mendaroko ospitalera ez joateko eskatu dute agintariek. Ospitalera sartzeko errepidea itxita egon den arren, zentroak normaltasunez funtzionatzen jarraitu ahal izan du, suhiltzaileen zerbitzuak beste sarbide batzuk ireki dituelako. “Goizean, suhiltzaileek beste bide bat ireki dute, urgentziazko pazienteak ospitalera iristea ahalbidetuz. Adibidez, lur orotako ibilgailuan eraman dituzte dialisi-tratamendua behar zuten pertsonak ospitale horretara bertara”, zehaztu du Eider Mendoza foru bozeramaileak.

Goizaldera izan dela okerrena esan du Iñaki Arregi Mendaroko alkateak. "Garagartza auzoa, betiko moduan, da kaltetuena, eta hor daude mendaroarrak etxean sartuta, ezin irtenda".

Altzola parean ere gainezka egin du Deba ibaiak, eta N634 errepidea itxi dute pare horretan, Mendarorako noranzkoan. Altzolako kaleak eta parkeak hartu ditu urak eta zenbait etxebizitzetako ezkaratzera ere sartu da ura.

AP-8 autobidean Elgoibar eta Eibar parean luiziak izan dira Irungo noranzkoan, eta bypass bat zabaldu dute. Era berean, auto ilara luzeak daude Azkaratetik Elgoibarrera jaisteko.

Altzolako estazioan maila gorria gainditu zuen ur emariak, eguen gauean, 10:00ak inguruan, eta maila gorria nabarmen gaindituta jarraitzen du. Estazio horretan azken 24 orduetan pilatutako prezipitazioa 64,4 litro metro karratuko izan da

2021 12 10 altzolako estazioa maila gorria mailak eta prezipitazioa

Bideoa:

2021 12 10 ufalak mendaro n634 errepidea

2021 12 10 mendaro ura gainezka ufalak barren b1

2021 12 10 mendaro urak hartuta ufalak

2021 12 10 deba ibaia gainezka mendaro irteera

2021 12 10 deba ibaia gainezka mendaro irteera debarantz

2021 12 10 deba ibaia gainezka altzola elgoibar 1

2021 12 10 deba ibaia gainezka altzola elgoibar parkea

2021 12 10 deba ibaia gainezka altzola elgoibar

 

 Lotura duten albisteak: