Astebetean 48 koronabirus kasu zenbatu dituzte Elgoibarren, eta zazpi Mendaron

Barren.eus 2021ko abe. 9a, 13:30

Debabarrenean ere gorantz jarraitzen du 100.000 biztanleko hamalau eguneko intzidentzia tasak, eta 1.073koa da eskualdeko intzidentzia tasa. Alabaina, eskualdekoa baino baxuagoa da Elgoibarren zein Mendaron.

Azken zazpi egunetan, abenduaren 2tik 8ra bitartean, 48 koronabirus positibo atzeman dituzte Elgoibarren eta 70 puntu egin du gora intzidentzia-tasak, 753tik 823ra. Azken hilabeteetako bilakaera argia da: Urrian 13 koronabirus positibo zenbatu zituzten Elgoibarren, eta ia hamar aldiz kasu gehiago azaroan, 129 kasu positibo, hain justu ere. Abenduko lehen zortzi egunetan 52 dira atzemandako kasuak.

Mendaron zazpi COVID-19 kasu positibo baieztatu dituzte astebetean eta 1229tik 756ra jaitsi da intzidentzia-tasa. Duela aste batzuk eskualdeko herri txikienek, Mendarok eta Mallabiak, zuten intzidentzia altuena, baina pixkanaka hasi da behera egiten. Aldiz, herri handietan nabarmen egin du gora intzidentziak. Eibarren 2.000ko langa gainditu dute eta Debak ere gertu du langa hori.

Abenduaren 2tik 8ra bitarteko COVID-19 kasu positiboak, Debabarreneko herrietan:

  • Eibar +290   (53 55 44 37 27 16 58) 2045,57
  • Deba +66   (10 13 8 9 2 6 18) 1852,19
  • Ermua +127   (14 18 14 23 20 11 27) 1485,74
  • Mallabia +7   (2 1 1 3 0 0 0) 1428,57
  • Mutriku +33   (5 2 2 7 4 4 9) 1242,00
  • Elgoibar +48   (3 7 3 11 7 8 9) 823,22
  • Mendaro +7   (1 0 0 2 1 1 2) 756,50
  • Soraluze +21   (0 1 2 3 5 4 6) 754,91
  • GIPUZKOA +4.863   (902 681 674 560 640 718 688) 1244,90

Ospitaleetako presioa hazten doa pixkanaka-pixkanaka. Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera 293 pertsona daude ospitaleetan birusa dela eta, joan den astelehenean baino 27 lagun gehiago. ZIUetan, aldiz, 73 herritar daude gaur-gaurkoz (joan den astelehenean 58 lagun zeuden), eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dauden 260 ZIU oheetatik %35,61a COVID-19az kutsatuta dauden pertsonek betetzen dute.

2021 12 09 osakidetzan ZIUetan grafikoa jaurlaritza

2021 12 09 ospitaleratzeak 7 egun jaurlaritza grafikoa

2021 12 09 intzidentzia lurraldeka jaurlaritza

∞Lotura duten albisteak: