Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 12 02 elgoibar plaza gris euritsuAzken hiru egunetan 246 koronabirus kasu berri atzeman dituzte Debabarrena eskualdean (joan zen astean 182).

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak emandako datuen arabera, azken hiru egunetan egindako PCR eta antigeno probetan 19 elgoibartarrek (astelehenean 5ek, martitzenean 11k eta eguaztenean 3k) eman dute positibo eta 753,90koa da 100.000 biztanleko hamalau eguneko intzidentzia tasa. Joan zen astelehenean 805,89an zegoen; hortaz, 52 puntu egin du behera. Eskualdean, baina, guztiz alderantzizkoa da joera, gorantz jarraitzen baidute herri guztietako intzidentzia-tasek. Eibarkoak, esaterako 335 puntu egin du gora hiru egunetan eta Debakoa zein Soraluzekoa ia bikoiztu egin dira. Mendaron antzera mantendu da intzidentzia tasa, baina bost koronabirus jasu atzeman dituzte astelehenetik eguaztenera. Oro har, 286 kasu positibo zenbatu diotuzte eskualdean, joan zen asteko astelehen, martitzen eta eguazteneko atzemandako kasuen baturak 182 ematen zuen, 64 kasu gutxiago, alegia.

Azaroaren 29tik abenduaren 1era bitarteko COVID-19 kasu positiboak, Debabarreneko herrietan:

  • Mallabia +3 (1 2 0) 2100,84
  • Mendaro +5 (0 4 1) 1229,31
  • Eibar +133 (50 41 42) 1594,23
  • Ermua +48 (18 15 15) 1092,45
  • Mutriku +10 (3 4 3) 865,64
  • Deba +23 (7 6 10) 843,57
  • Elgoibar +19 (5 11 3) 753,90
  • Soraluze +5 (0 4 1) 327,13
  • Gipuzkoa +2.104 (670 719 715) 966,33

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 13.425 test egin zituzten atzo, eta horietatik 1.361ek eman zuten positibo. Adin-tarteei dagozkien intzidentziei erreparatuta, 18 urtera artekoen tasa da altuena eta 40-59 urte artekoena ondoren doana.

Erietxeetako egoera okertzen doa pixkanaka. Duela hamar egun, Osakidetzaren zentroetan 168 lagun zeuden ospitaleratuta eta 31 zeuden Zainketa Intentsiboen Unitateetan (ZIU). Orain, berriz, 207 daude ospitaleratuta, eta 55 daude ZIUetan.

2021 12 02 covid19 adintarteka jaurlaritza taula

2021 12 02 covid19 intzidentzia lurraldeetan ajurlaritza tokikom 700x700

2021 12 02 covid19 korodata abenduak1era

∞Lotura duten albisteak:

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza