Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 11 29 odol emaileak omendu elgoibarGipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak antolatuta, Gipuzkoako odol emaileak omendu zituzten domekan, eta horien artean, 19 elgoibartar eta lau mendaroar.

Pandemia dela-eta, oraingoan ere herriz herri egin dituzte odol emaleak omentzeko ekitaldiak. Elgoibarren, Jubilatuen Biltokian egin zuten odol-emaileei aitortza egiteko ekitaldia, eta Mendaron Goñati pilotalekuan. Odola ematearen garrantzia azpimarratzeaz gainera, odol-emaileak omentzea izaten da ekimen honen helburua, omenduei diplomak eta plakak emanez. Omenaldira deituta zeuden guztiek joan ezin izan zuten arren, joandakoek oso pozik jaso dutela aitortza azaldu dute odol emaile elkarteetako arduradunek. Eman duten odolaren arabera omendu dituzte, honatx zerrenda.

Elgoibarren

  • 25 aldiz eman dutenak: Iñigo Ariztondo, Iker Arrillaga, Ivan Conde, Aitor Etxeberria, Santiago Gonzalez, Gorka Intxausti, Jose Manuel Rodriguez, Fernadno Rodriguez, Juan Cruz Sasiain, Ainara Uranga, Alexander Valero eta Amdrea Zubiaurre.
  • 40 aldiz eman duena: Olatz Fuente.
  • 50 aldiz eman dutenak: Benito Atrio, Fernando Mendez eta Xabier San Martin.
  • 60 aldiz eman dutenak: Eloisa Irureta eta Lourdes Uranga.
  • 75 aldiz eman duena: Jesus Alvarez.

Mendaron

  • 40 aldiz eman duena: Jaione Zabala Ganuza.
  • 50 aldiz eman dutenak: Asier Arriola Azpiazu eta Javier Leira Rodriguez.
  • 75 aldiz eman duena: Cecilio Manteca Gallego.

2021 11 29 odol emaileak omendu mendaro danak

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza